Maddi Zubeldia abeslari eta idazle ziburutarrak, H-Eden taldearen sortzaileak, bakarkako azken lana aurkeztuko du. Zubeldiak Zimurrak baleki Belarri diskoetxe berriarekin atera duen hirugarren diskoan jarraitzen dio kantautore-ibilbideari. Folk giroan musika eta poesia uztartzeko asmoa aurkezten du Pat Tetevuiderekin batera osatutako lan honetan, zeinean Nahia Zubeldia eta Pettiren kolaborazioak ere izan dituen. Zimurrak balekirekin, Maddik musikan, adinean bezala, aitzina doala erakusten digu, jakin-minez eta gogotsu.
Formatu txikiko kontzertuak. Kantu eta hitza 2019. Erraldoien txokoa. Maiatzaren 16tik ekainaren 27ra. 20:30ean.