PSNren jokaera garrantzitsua izanen da Navarra Sumarentzat: ez da gauza bera izanen Maite Esporrinek bere buruari botoa ematea edo Enrique Mayaren inbestiduran abstentziora jotzea. Lehenengoaren kasuan adieraziko luke oraindik aukerak ikusten dituela PSNk EH Bildurekin hartu-emanak izateko. Bigarrenaren aldeko apustu eginen balu, aukera legoke Navarra Sumak eskaintza egiteko PSNri udal talde barruan.
Gogorarazi dio Maite Esporrini azken lau urteetan oposizio indartsua egin dutela biek eta sintonia berean aritu direla lanean. Gainera, Mayaren ustez, bi alderdien programetan antzekotasun asko daude.