Hauteskundeak 2019

Edurne Egino: "Ezkerreko indarrak elkarrekin ez joateak eragin du zinegotzirik ez erdiestea"

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 11a, 13:30

Edurne Egino.

Heldu den legealdian ez da zinegotzi izanen Izquierda-Ezkerrako Egino. 3.657 boto eskuratuta ez zuen nahikoa izan zinegotzirik lortzeko eta horrekin penatuta azaldu da. 

Heldu den legealdian ez da zinegotzi izanen Izquierda-Ezkerrako Edurne Egino. 3.657 boto eskuratuta ez zuen nahikoa izan zinegotzirik lortzeko eta horrekin penatuta azaldu da gaur. Autokritikarako tartea ere izan du: ezkerreko indarrak batu ez izanak eragin du hein batean zinegotzirik erdietsi ez izateak, baina, beste faktore batzuk ere izan direla uste du Eginok.

Gauzak horrela, badoa, baina egindako lanarekin kontent:"Alor sozialean asko egin du aurrera hiriak eta horrekin geratzen naiz. Haur eskolak publiko bilakatu ditugu, Donapearen makro-proiektua geldiaraztea lortu dugu edota larrialdi sozialerako etxebizitza ordenantza ere onartu dugu". 

Mezua helarazi nahi izan die larunbatean zinegotzi berri izanen direnei: "Begiratu iezaiozue hiritarrek egin duten hautuari. Aurrerakoia den udal gobernua nahi dute eta horri bide eman behar diozue", azaldu du. 

Eginoren etorkizuna zein izanen da? Bada azken zortzi urteotan zinegotzi izandako lana utziko du ordura arte ari zenera bueltatzeko: Nafarroako Ospitalegunera itzuliko da bertan lan egitera. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!