Bihar jakinaraziko du Iruñeko Udalak uztailaren 6an nork piztuko duen sanferminen hasiera iragartzen duen suziria. La Pamplonesa musika banda edo Luis Sabalza Osasunako presidentea. Horiek izan dira aukeran atzo arte Iruñean erroldatutakoek botoa eman zezaten.
Iaz 12.213 lagunek bozkatu zuten (% 89k, Internet bidez). Motxila 21 taldeak irabazi zuen, botoen % 42 eskuratuta.