Babesa adierazi diote asteburuan eraso egin zioten Alde Zaharreko tabernariari

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 10a, 07:45

Ostiraletik larunbaterako gauean Jarauta kaleko Katu tabernako langileari aurpegian jo zioten eta konorterik gabe utzi zuten. Pertsona batek baino gehiagok hartu zuen parte erasoan zenbait lekukoren arabera. Elkarretaratzeak egin dituzte bizilagun eta kolektiboek eta elkartasuna adierazi diote tabernariari.

Goizaldean izan zen erasoa: aurpegian jo zuten behin baino gehiagotan Jarauta kaleko Katu tabernako langilea. Pertsona bat baino gehiago izan zen borrokaldi horretan. Hala adierazi dute zenbait lekukok. Antza denez, taberna istera zihoala egin zioten eraso tabernariari eta konorterik gabe uzteraino izan ziren joka. Aurretik zenbait bizilagunek salatua zuten kale horretako etxebizitza batean bizi diren zenbait pertsonak elkarbizitzarako arazoak eta droga hornitzean aritzen direla, Ematen du etxebizitza horretako jendeak hartu ahal izan zuela parte tabernariaren aurkako erasoan. 

Erasoaren ondoren kalera atera ziren bizilagunak. kolektiboetako ordezkariak eta merkatari zein ostalariak ere babesa adierazi nahian erasotua izan zen tabernariari. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!