El Corte Inglesek bi langile "bidegabeki" kaleratu dituela salatu du LABek

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 7a, 12:51

Enpresa batzordeak egoera salatzeari "uko" egion dio sindikatuaren aburuz.

Hamarnaka lagun bildu dira El Corte inglesen atarian. Saltokiak bi langile "bidegabeki" kaleratu dituela salatu nahi izan du LABk mobilizazioarekin. Izaskun Juarez: "Langile hauek ez dituzte kasualitatez kaleratu, mobilizatu diren langileak dira". 

Egoera salatzeko enpresa batzordea osatzen duten sindikatuekin harremanetan jarri da LAB. Zortzi eta bost ordezkari dituzten FESGA eta FETICO sindikatuak "langileengana hurbildu ere ez direla egin", adierazi dute. UGT eta CCOO sindikatuek bina ordezkari dituzte enpresa batzordean. Salaketa elkarrekin egiteko gonbitea luzatu die LABk: "Ezetz erantzun dute. El Corte Inglesen boterea nork duen argi uzten du gertatutakoak".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!