Aniztasun sexualaren trataera, 'Aske!' musikalaren bidez adierazia

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 4a, 08:06

Baluarte Jauregian eskainiko dute Jaso ikastolako ikasleek zazpigarren musikala. Iluntzeko 20:00etan igoko dira oholtza gainera. 12 euroan eskuratu daitezke sarrerak. 

Aniztasun sexualaren trataera gai nagusitzat hartuta, Jaso Ikastolak endredo komedia bat proposatzen du. Istorioak, pertsonaiek eta haien inguruak bizi duten bidai psikologikoan zehar eramango gaitu. Noreberaren identitate eta onarpen prozesuaren bidaian, hain zuzen ere.

Onarpen eta aniztasun sexualaren mezua zabaltzeko asmoarekin, JUKEBOX formatuan sortutako musikal honek, gazte desberdinen istorioa kontatzen digu. Haien beldurrei aurre egitea izango da haien erronka nagusia. Baina, batez ere, haien ingurukoek bizi duten itsutasuna argitzea, itsutasun hau sistema patriarkalaren ondarea den legez, ez baitira gazte hauek bizi dituzten barne borrokak onartzeko gai.
 
Baluarten eskainiko dute gaur ikuskizuna 20:00etan. Aske izenekoa zazpigarren musikala da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!