'Nik sinesten dizut', liburua aurkeztuko du Samara Veltek Karrikirin

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 4a, 07:41

Idazlearekin batera Izaskun Arriaran ere izanen da solasaldian. 19:30ean eginen dute aurkezpena. Bortxaketaren kulturaz eta sanferminetako kasuaz mintzatuko dira. 

2016ko sanferminak hasi berritan, bost gizon atxilotu zituzten Iruñean, denen artean neska bat bortxatzea leporatuta. Aurki, kasuak ohiko dimentsio guztiak gaindituko zituen: inor gutxi geratuko zen ‘Manada’ delakoaren berri jakin gabe, azken hamarkadako mobilizizazio handienetako batzuk eragiteraino.

Baina zerk bihurtu zuen nahiko ohikoa den gertakari bat –festagune batean gertatutako eraso sexista bat– horren ikoniko?

Nik sinesten dizut ez da 2016ko sanferminetan gertatutako taldeko bortxaketari buruzko kronika liburu soil bat. Ikuspegi kritiko batetik aztertzen du auzia, eta agerian uzten du nola gurutzatzen diren indarkeria sexistaren hainbat forma kasu bakar batean: biolentzia fisikoaz harago, nola osatzen duten erasoa epaiketan ateratako argudio sexistek eta paraleloan zabaldutako epaiketa mediatiko eta sozialak. Liburu honen helburua da bortxaketaren kultura deitzen zaion hori aletzea, ulertzea eta deszifratzea; hain zuzen ere, kultura hori aldatzeko.

Liburuaren egilea izanen da gaur Karrikirin. 19:30ean Izaskun Arriaranekin batera Nik sinesten dizut aurkeztuko dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!