Gaur hasiko dira sanferminetako entzierroetako hesiak jartzen

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 3a, 08:44

Hilabete osoan aritu dira zeregin horretan eta azken hesiak, Amaya eta Estafeta kaleetakoak, uztailaren 6an ipiniko dituzte.

Hilabete pasatxo falta da sanferminetarako, baina gaur, 10:00etan, hasiko dira Iruñean entzierroetarako hesiak jartzen. 5 edo 6 pertsonaz osatutako taldeak egingo ditu lehen lanak kallejoian, zezen plazaren inguruan. 

Aldaz anaien zurgindegiko langileak egurrezko oholak berrikusten eta ordenatzen ari dira egunotan (900 zutoin, 2.700 ohol eta 2.500 falka). Gaur hasi eta hilabete osoan zehar, pixkanaka-pixkanaka, egingo dute muntaketa. Azken hesiak, ostera, Amaya eta Estafeta kaleetakoak, uztailaren 6an ipiniko dituzte. 

Urtero materialaren % 2 inguru berritu behar izaten dute, egurra hondatu egiten delako. Elementu bakoitza, aurrez finkatutako segurtasun egiturako pieza bat da eta urtero toki berdinetan jartzen dituzte, zenbakiak eta letrak konbinatzen dituen kode bat jarraituz.

Uztailaren 6an hasiko dira sanferminak eta egun horretan amaituko dute hesiak jartzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!