Entzierrotxoa ikusteko 2.800 sarrera zozketatuko ditu Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 31a, 14:45

Interesdunek 010 telefonoan edo www.pamplona.es webgunean eskatu ahal dituzte sarrerak.

Aurten ere Iruñeko Udalak sanferminetako entzierrotxoa ikusteko 2.800 sarrera zozketatuko ditu. Guztira 1.400 sarrera bikoitza izango dira, hots, egun bakoitzerako 2 lagunendako 175 sarrera; horrela, egunero 350 lagun joan ahal dira zezenak Gaseko Eskortetatik San Domingokoetaraino igarotzen ikustera. Interesdunak 010 edo 948420100 Herritarrendako Arreta telefonoetara deituta edo www.iruna.eus (ala www.pamplona.es) Udalaren webgunearen bidez eskatu beharko du sarrera. Eskaerak ekainaren 3tik 7ra egin ahal dira.

Sarrerak edonork eskatu ahal ditu; izan ere, Iruñean erroldatuta egotea ez da beharrezkoa. Eskaera egiteko eman behar diren datu bakarrak hauexek dira: izen-abizenak, NANa eta telefono mugikor bat.

Onuradunak ezagutzeko zozketa ekainaren 12an egingo da, asteazkenarekin, eta egun horretan bertan hasita eta 14a arte, ostiralarekin, zorioneko irabazleei jakinaraziko zaie, mugikorrera mezua bidaliz. Ondoren, sarrerak jaso ahalko dira ekainaren 17tik 21era, Kondestable Civivoxean, zentroaren ordutegi berean: 09:00 – 14:00 eta 17:00 – 22:00. Sarrerak jasotzeko NANa aurkeztu behar da.

Jaso gabeko sarrerarik badago, ekainaren 24an itxaron-zerrendan daudenei bidaliko zaie mezua, eta ekainaren 25ean eta 26an jaso ahalko dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!