Hauteskundeak 2019

Batzarrean erabakiko dute Aranzadiren etorkizuna

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 31a, 11:26

Bozkatzaileek ezker indarren arteko "tirabirak zigortu" dituztela uste du Aranzadi-Equok.

Espero ez zituzten emaitzak baloratu dituzte Laura Berro eta Armando Cuenca zinegotziek. Arratsaldean biltzarra eginen du alderdiak taldearen jarraipenaz erabakitzeko. Iruñeko Udalean ordezkaritzarik gabe geratu da taldea, M26az geroztik.

"Erregimenaren alderdiak 15Maren aurreko maila berreskuratu dute", adierazi dute. Emaitzak ulertzeko hiru arrazoi eman dituzte. "Errenta baxuen duten auzoek abstentziora jo dute, eta aldaketa bozkatzeari utzi diote. Navarra Sumak, berriz, botante askoren konfidantza berreskuratu du". Hauteskundeetan Ahal Dugu eta munizipalismoaren haustura zigortu dutela ere uste dute. "Aldaketa lasaiaren hipotetsiak" huts egin duela da Aranzadiko kideek azaldu duten hirugarren arrazoia.

Adierazi dutenez, ez dute asmatu krisiak gehien zigortutako pertsonekin konektatzen. "Gure programarekiko koherenteak izaten saiatu gara, eta horren eraginez liskar zenbait izan ditugu gainontzeko kideekin".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!