Espainiako Estatistika Institutuak per capita errentaren datuak eman ditu. Iruñea da errenta altuena duen Nafarroako udalerria. 2015ekin alderatuta behera egin du errentak. Orduan 14.498koa zen; egun, 14.182 eurokoa da. Antzeko errenta dute Eguesibarren (14.175 euro). Barañain da hirugarrena zerrendan.