Hilik aurkitu dute Sanduzelai auzoan desagertutako emakumea

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 31a, 07:51

Garraiorako bagoi baten ondoan aurkitu dute suhiltzaileek emakumearen gorpua Iruñeko tren geltokian.

Alzheimerrarekin gaixo zegoen emakumearen bila astelehenetik zebilen Foruzaingoa. Sanduzelai auzoan paseora irten zen 74 urteko emakumea haren txakurrarekin. Biak falta zirela, bilaketa martxan jarri zuten, eta haren bi seme eta senarrak herritarren kolaborazioa eskatu zuten. Bart aurkitu dituzte suhiltzaileek Iruñeko tren geltokian. Txakurra  emakumearen gorpuaren ondoan topatu dute, bizirik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!