Festa lehertzear da Arrosadian

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 30a, 17:11

San Fermin peñak emanen die hasiera jaiei, bihar, 20:00etan. 

Hilabete kulturalaren ajea pasa ondoren, Arrosadian jaiak iragartzen dituen suziri hotsak entzun daitezke. Maiatzaren 30etik, osteguna, ekainaren 2ra arte, igandea, Arrosadiako kaleak ekitaldiz, musikaz eta alaitasunez beteko dira.

Aurten txupinazoak sanfermin usaina du. Izan ere, San Fermin Peñaren 40. urteurrena dela eta erakunde honek izango du jaiei hasiera ofiziala emateko aukera maiatzaren 31n, ostirala, 20:00etan.

Auzoko kaleetan hainbat kalejirez, mutxikoez eta herri kantuaz, Ilargienea konpartsaz, San Fermin Peñako joaldunez, fanfarreez, Eskartxa txarangaz, Yoar Rondallaz eta Iruñea Nolaz gozatzeko aukera izanen da. 

Kontzertuak ezin dira faltako: Pantxo Balbueno, El Quinto Contenedor, Streetwise, Sustrai Berriak, Skabidean, Bide Makarra, Radio Rude, Trikidantz, Sorkari, Perlata, Brutus Daughters, Vinagre de Moderna, DJ Map-h, DJ Marabunta, Iker Bakarlari, Kuin, Guarimba, laurogeigarren hamarkadako jaia eta DJ Antxon Saez.

Kultura ere presente egonen da. Izan ere, txupinazoaren ondoren Arrosadiako Ttun Ttuna dantzatuko da, herri-kirol erakustaldia egongo da, jotak abestuko dituzte, auzoko hainbat gaztek emanaldia eskainiko dute, artisautza, munduko dantzak eta euskal dantzak ikusi ahal izango ditugu. 

Osteguna, maiatzak 30

  • 18:00 Bideo tailerrean eta kolektiboek egindako laburmetraien proiekzioa auzo etxean
  • 19:30 Kantuz eta muxikoak Zabaldi elkartetik
  • 20:00 Jaigunearen irekiera
  • 20:30 Kontzertuak jaigunean: El Quinto Contenedor, Streetwise eta Sustrai Berriak

Ostirala, maiatzak 31

  • 11:00 Motxuelo plazaren dekorazioa Rio Irati gaitasun zentroaren laguntzarekin
  • 17:30 Askaria auzo etxearen patioan
  • 18:30 Globoflexia jaigunean
  • 19:30 Iruña Taldea fanfarrea auzoko kaleetan zehar San Fermin peñatik hasita Ilargienea konpartsak auzo etxetik abiatuta auzoko kaleak girotuko ditu San Fermin peñako joaldunak auzoan zehar ibiliko dira
  • 19:50 Arrosadiako pintxoaren asteko eta jaietako kartel lehiaketaren sari banaketa jaigunean
  • 20:00 Txupinazoa
  • 20:15 Arrosadiako Ttunttuna jaigununean
  • 20:30 Pancho Balbuenok Mexikar kantak abestuko ditu Albero tabernan
  • 21:00 San Fermin peñako gurpildun zezentxoak Manuel de Falla kalean
  • 22:00 Zezensuzkoa jaigunean
  • 22:30 Kontzertuak jaigunean: Musika lehiaketako talde irabazlea, Skabidean, Bide Makarra eta Radio Rude.
  • 00:00 Gazte ekitaldia jaigunean

Larunbata, ekainak 1

  • 10:30 Otapurrak eta ardo dastaketa Baltegi elkartean
  • 11:00 Haurrentzako spartan lasterketa Ilargienean Bazkaria prestatzeko serpentin eta bonbona banaketa jaigunean (12:00ak arte)
  • 12:00 5 km-ko martxa korrika, oinez edo gurpildun gailuetan. Hegoalde atzeko frontoian elkartuko gara. Herri kirolak Albero taberna parean
  • 12:30 Jotak jaigunean Ilargienea erraldoi konpartsa auzoko kaletan barna auzo etxetik abiatuta Postre egitea haurrentzat Ilargienean
  • 13:30 Oberena dantza taldearen emanaldia jaigunean Kalderete, paella edo bazkaldu nahi duzuna Ilargienea parkean. *Eguraldia lagun ez badugu, San Fermin peña, Zabaldi eta auzo etxea irekiko dira
  • 14:30 Gazte bazkaria jaigunean. Gazte eta langabetuentzat 6€ eta gainontzekoentzat 10€. Txartela Albenizen erosi
  • 16:00 Urdaiazpiko jaurtiketa lehiaketa jaigunean Slackline, arku tiroa eta zirku tailerra haurrentzat Ilargienea parkean
  • 17:00 Pilota erakustaldia Hegoalde ikastolan, euria egitekotan Oberenan egingo da.
  • 17:30 Kontzertuak jaigunean: Trikidantz, Sorkari, Perlata, Brutus Daughters, Vinagre de Moderna eta Dj Map-h
  • 19:00 Dantzaldia Oberenako fanfarrearekin Isaac Albenizen
  • 19:30 Eskartxa Txaranga San Fermin Peñatik Santa Maria la Real zonaldean zehar
  • 20:00 80. hamarkadako pop rock festa San Fermin peñan
  • 21:00 San Fermin peñako gurpildun zezentxoak Manuel de Falla kalean
  • 22:00 Zezensuzkoa jaigunean
  • 23:00 Musika kalean Isaac Albenizen
  • 23:30 Dja San Fermin peñan 

Igandea, ekainak 2

  • 10:00 Hamarretakoa Lagun Zaharraken
  • 11:00 Artisauak jaigunean Otapurrak prestatzeko serpentin eta bonbona banaketa jaigunean (12:00ak arte)
  • 11:30 Munduko dantzak jaigunean: Asociación Cultural Llajwas, Grupo de danza América India, Bulgariako Asociación ORFEY, Baobab dantza eskola, Pole fitness Pamplonaren erakusketa, Salay Bolivia bloque Pamplona, Peru arte eta Mujeres del maiz Puzgarriak eraikin inteligenteen plazan
  • 12:00 Photocall jaigunean Eskartxa Txaranga San Fermin peñatik auzoko kaleetan barna
  • 12:30 Yoar Rondaia, Zabaldi abesbatza eta pertsona helduei omenaldia Motxuelo plazan
  • 13:00 Otapur lehiaketaren platerren aurkezpena jaigunean Moto-Triziklo-Patinete lasterketa haurrentzat jaigunean
  • 13:30 Lau hanketan ibiltzen diren umeen lasterketa Ilargienea parkean
  • 14:00 Iruñea NOLA (Second line) kalejira jaigunetik
  • 14:30 Elkartasun Babarrun jana jaigunean. Eskuratu zure txartela maiatzaren 30a baino lehen Albeniz tabernan edo San Fermin peñan
  • 15:00 Errekan piknika Iruñea NOLA - Gumbo ibaiertzeanekin
  • 16:00 Eugenio Soto IV. txiste txapelketa jaigunean
  • 16:30 Kontzertuak jaigunean: Iker Bakarlari, Kuin eta Guarimba
  • 17:00 Puzgarriak, globoflexia eta aurpegi margoketa eraikin inteligenteen plazan
  • 21:00 Zezensuzkoa jaigunean
  • 00:00 Jaigunearen itxiera eta jaien amaiera

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!