'Rolan & Loop abestiak', gaur, Kantu eta Hitza zikloan

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 30a, 08:03

Rolan Garces folk, country eta blues estiloetan ere entzunen da. Melodiak indartsuak dira, baina instrumentazio xumea erabiliz, ahotsari eman dio garrantzia, batez ere. 

Rolan Garcesen kontzertua:  ´Rolan & Loop abestiak´. Erraldoien txokoa. Maiatzak 30, osteguna, 20.30ean. Kantu eta Hitza 2019. Sarrera doan gonbidapena aurretik hartuta.

Rolan Garcesek bakarka egindako lehen diskoa da Rolan & Loop abestiak, 2017. urtearen bukaeran grabatutakoa. Rolan beti ibili izan da rock&roll musikan, eta Iruñeko zeinbat taldetan jo izan du (Astrovandals, Granero Distorsion, Lex Misterio, Gravelites). Disko honetan, aldiz, folk, country eta blues estiloetan ere entzun dezakegu. Melodiak indartsuak dira, baina instrumentazio xumea erabiliz, ahotsari eman dio garrantzia, batez ere. Horretarako, Rolanek hainbat abestiren hitzetan zein moldaketetan kolaborazioak izan ditu (Íñigo Cabezafuego, Oskar Benas eta Dani Ulecia, besteak beste). Lan berri honetako 9 abestiek inguruko zein norberaren askatasuna, gure barneko borrokak eta izan garena izateko ikasi ditugunak dituzte hizpide.

Formatu txikiko kontzertuak. Kantu eta hitza 2019. Erraldoien txokoa. Maiatzaren 16tik ekainaren 27ra. 20:30ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!