Alzheimerrarekin gaixo dagoen emakume baten bila dabiltza astelehenetik. Sanduzelai auzoan paseora irten zen 74 urteko emakumea haren txakurrarekin. Biak falta dira eta haien bilaketa martxan jarri du Foruzaingoak. Haren bi seme eta senarrak herritarren kolaborazioa eskatu dute. Kalean ikusiko balute edo etxaberen batean aterpe hartu izan balu 112ra deitzeko. Andoni Silva da semeetako bat eta etxetik irten zenean zer nolako itxura zuen deskribatu du: Ile urdina, begi urdinak, 1,75 metro. Horiek dira emakumearen nolakotasunak. Gumersinda du izena eta kalera irten zen unean txandaleko praka beltzak, artilezko txaketa grisa eta Nike markako zapatilak zeramatzan, markaren ikurra arrosa kolorekoa zuelarik. Hala jakinarazi dute. Atzo arratsaldetik dago abian emakumea bilatzeko lan-taldea. Etxetik astelehenean irten zen arratsaldez txakurrarekin paseora. Sanduzelai auzoan bizi da emakumea eta auzoko txakurren gunera irten zen.