Botoa emateko aukera zabalik da. Sanferminetan txupinazoa nork jaurtiko duen erabakitzeko iruindarrek izanen dute aukera zirt edo zart egiteko. Mahai gainean bi aukera: Pamplonesa musika banda edota Osasunako presidente Luis Sabalza. Sanferminetako Mahaiak proposatutako hautagaiak dira horiek eta orain Iruñean erroldatutakoek dute aukeraketarako. Civivoxetan, pamplona.es webgnearen bidez edota 010 telefono zenbakira deituta eman daiteke boza.