"Agur Asiron, agur, agur", zioten bai Enrique Maya erregionalistak baita Maite Esporrin sozialistak ere. Iruñeko Udalerako emaitzak jakin berritan lehen balorazioetan oihu horiek egin zituzten bi alderdi horietako zerrendaburuek. Ahal Dugu, Ezkerra eta Aranzadi batere ordezkaritzarik gabe geratu dira, eta EH Bildu eta Geroa Bai bakarrik geratu dira 2015eko aldaketaren ordezkari gisara.