Alde Zaharrera ere iritsiko da kolorea. Santa Ana plazan egin nahi dute oraingoan murala. Komunitatearentzat baliatzen dituzten eraikinetako paretak pintatu egin dituzte dagoeneko Buztintxurin, Sanduzelain, Arrotxapean eta Ermitagañan eta oraindik ere badituzte zenbait toki margotzeke. Artearen bidea jorratzen ari dira graffitien bidez edota margoen bidez. Auzoetako kolektiboek lantzen dituzte eta Iruñeko Udalaren laguntza dute horretarako. 2018. urtearen amaieran hasi ziren ekimenarekin. Zahar geratzen ari ziren espazioak biziberritzea da asmoa eta beste aukera bat ematea.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!