60 musika banda eta Iruñeko buruhandi eta erraldoien konpartsa batuko ditu La Pamplonesa bandak, ekainaren 15ean, Iruñeko zezen plazan. Mendeurrena ospatzeko bandak antolatu duen IFOB Pamplona jaialdiaren barruan antolatu du ekitaldia.
Desfilea19:30ean hasiko da, eta hainbat ibilbide eginen dituzte Iruñera gerturatzen diren bandek. Zezen plazan elkartuko dira denak kontzertua eskaintzeko. Sarrerak 3 euroan eskuratu daitezke jaialdiaren webgunean edota Fnac dendan bandaren diskoa erosita.