Ekainaren 24tik 26ra eginen dituzte Iruñeko ekitaldiak. Ezpeleta jauregian izanen dira eta doan. Hasteko, jardunaldia: ekainaren 25ean izanen da: Hizkuntzalari Euskaldunen Laugarren Topaketa izanen da zehazki, Hitzetik hotsera, izenburua izanen duena. Ikastaro eta tailerrak etorriko dira gero:
1. Izan ginelako izango gara? izenekoa, politikaz eta soziologiaz hausnartzeko. Ekainaren 25ean eta 26ean izanen da.
2. Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza DBHko Natur Zientzietan. Ekainaren 25ean eta 26ean izanen da.
3. Ekonomia sozial eta eraldatzaileko erakundeen kudeaketarako tresna eta estrategiak. Ekainaren 26ean eta 26ean izanen da.
4. Komunikazio estilo feminista lantzeko ikastaroa. Ekainaren 24an eta 25ean izanen da.
Beste hiru ikastaro ere Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean prestatu dituztenak eta bereziki irakaskuntza alorrari dagozkionak izanen dira.
Elkarlanaren emaitza dira ikastaro hauek
Arnas gune izan ziren sortu berritan Udako Euskal Unibertsitatearen ikastaroak, orain hausnarketa eta gogoetarako bide direla esan du Irati Iciar ikastaroetako arduradunak.
1973an hasi zen UEU ikastaroak eskaintzen. 47. Edizioa izanen da aurtengoa. Ikastaro dinamikoak eta gizarte gaiak lantzeko modukoak izatea dute xede.