Olatz Salvador donostiarrak, Skakeitan bandaren teklistak, Zintzilik aurkeztuko digu, bakarkako lehen diskoa. Bakarkakoa baina elkarlanean egindakoa; izan ere, Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek lagundu diote hitzetan, eta Maria Bustos (Eraul), Jon Basaguren (Izaki Gardenak, Libe) Juantxo Arakama (Glaukoma), Edorta Salvador eta Iñaki Salvador (Mikel Laboa, Benito Lertxundi) musikariek ere, besteak beste, nork bere ukituaz aberastu dituzte Olatzen kantak. Bederatzi abestik eta estilo bere-bereak osatutako lan intimista da, xehetasun ugari gorderik dituen disko fina.
Formatu txikiko kontzertuak. Kantu eta hitza 2019. Erraldoien txokoa. Maiatzaren 16tik ekainaren 27ra. 20:30ean.