Santo Domingo, Ermitagaña eta Zabalguneko merkatuek pintxo solidarioak eskainiko dituzte

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 22a, 08:35

Larunbatean 750 mokadu eskainiko dituzte 11:30etatik aurrera. Oberena Peñako, Napardiko eta Txoko de Carniceroseko sukaldariek eskainiko dituzte. 

Larunbatean pintxo eta ardo solidarioa eskainiko dute Santo Domingoko, Ermitagañako eta Zabalguneko merkatuek. Nafarroako Gaixotasun Arraroen Elkarteari (GERNA) emanen diote ateratako dirua. 'Dasta ezazu udaberria' izeneko ekimena izanen da 11:30etatik aurrera hasiko dena eta pintxoak amaitu arte martxan izanen da. Euro baten truke eskuratu ahal izanen dira Oberena Peñako, Napardiko eta Txoko de Carniceroseko sukaldariek prestatzen dituzten mokaduak, beti ere merkatuan erosketa egin ostean. Erosketarik egin ez bada, bi euroan izanen dira dastagarri pintxo horiek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!