Osasunaren igoera ospatzeko milaka lagun batu dira Udaletxe plazan

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 21a, 20:18
Argazkia: Mikel Saiz (@MikelSaiz), Osasuna taldeko argazkilaria

Uxue Barkos Nafarroako jarduneko lehendakariak eta Joseba Asiron Iruñeko jarduneko alkateak harrera egin diote taldeari.

Atzoko ospakizunen ondotik, ahotsa hartuta, banan banan eskertu dute Osasunako jokalariek zaletuen harrera. Lehen Mailara igo dela ospatzen jarraitzen dute.

Bira bat egiten ari da Iruñeko kaleetan barrena, lorpena zaleekin batera gozatzeko. Talde gorritxoari harrera egin diote Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak.

Sadar estadiotik irten da taldea sabairik gabeko autobus batean 17:30ean, San Ferminen kaperan amaituko dute bira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!