Paris 365 jantoki solidarioak argazki erakusketa jarri du ikusgai Kondestablearen Jauregian

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 21a, 08:23

'Hambre de Justicia' izenarekin Ivan Benitez argazkilariaren lana da. Pertsona askoren bizitzaren kontaketa egiten du irudien eta testuen bidez. Hausnarketarako erakusketa izatea nahi du egileak. 

'Hambre de Justicia/Alimentando la Solidaridad' izenarekin Ivan Benitez argazkilariak bere lana dohaintzan eman dio Paris 365 jantoki solidarioari. Orain ikusgai dago Kondestablearen Jauregian. Pertsonen errealitatearen isla erakusten dute irudiek eta testuek. Sudan, Mali, Kongo, Etiopia, Siria, Mexiko, Garazako Harresiaren ingurua, India, Myanmar, Sahara eta baita Nafarroako herritarren bizia erakusten dute argazkiek. Hitzak ere badira tartean, hausnarketa egiteko baliagarriak direnak egilearen esanetan. Ekainaren 16ra arte bisitatu ahal izanen da lana. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!