Bezero bati sexu abusua egiteagatik 15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Iruñeko Epaitegiak kiromasajista bati. "Kontratatu zuenari egokitzen ez zitzaizkon masajeak egin zizkion ipurmasail, tituburu, pubis eta baginan".
Auzipetuari lotutako beste bi kasu ari da ikertzen Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegia. Bat ikerketa fasean dago; bestea behin behinean atxibatuta dago.
Epaiketa urtarrilaren 16ean egin zuten. Fiskalak eta akusazioak 2 urteko kartzela zigorra eskatu zuten. Defentsak, berriz, absoluzioa. 15 hilabeteko zigorra eta 2.000 euroko kalte ordaina ezarri dio.Epaiaren aurkako helegitea ezarri dezake Nafarroako Auzitegiak.
016 telefonoa
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu 016 telefono zenbakia erabil dezakezu salaketa egiteko. Doakoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!