Etxebizitzaz ariko dira gaur alderdi politikoetako ordezkariak mahai inguru batean

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 16a, 07:54

Nafarroako parlamenturako hautagaitza aurkeztu duten alderdietako ordezkariak izanen dira gaur Kaldereria kaleko hizkuntz eskolaren aretoan 19:00etan Etxe Kaleratzeen Kontrako Plataformak antolatutako eztabaida izanen da.

Etxebizitza alorrari buruz hitz egiteko hitzordua dute gaurkoan alderdi politikoetako ordezkariek. Etxe Kaleratzeen Kontrako Plataformak antolatuta Kaldereria kaleko 11.ean izanen dira Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, Izquierda-Ezkerra, Ciudadanos, SAIN eta Equo alderdietako ordezkariak. 19:00etan izanen da mahai inguru hori. Hipotekekk kalteturiko herritarrei erantzunak emateko dituzten proposamenak entzun eta etxebizitzaren arazoari irtenbide emateko zein neurri eta baliabide jarriko lituzketen martxan ezagutzeko aukera izanen dela uste du Etxe Kaleratzeen Kontrako plataformak. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!