'Ibaiertzean' eginen dute asteburuan, Sanduzelain

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 15a, 12:50

Musika, tailerrak, artisten hitzaldiak eta ekitaldi kulturalez jantzia dator beste urte batez Ibaiertzean jaialdia.

Sanduzelai auzoan izanen da hirugarrenez jaialdia, Arga ibai ertzean. Leku koloreztatua eta alaitasunez betea bilakatu da ibaiaren ertz hori. Iruñeko Udalarekin batera Sanduzelai auzoko entitateek eta Iruñea Nola? Kolektiboak antolatu dute Ibaiertzean jaialdia. Bihar izanen du hasiera, iluntzeko zortzietan Ion Celestino Broken Brothers Brass Band taldeko kideak eskainiko duen ikastaro baten bidez.

Larunbatean musikak hartuko du espaziorik handiena: kalejiran irtengo dira auzoan eraiki dituzten soinudun bizikletekin, aurretik tailer batean egindako bizikletak dira horiek. Eta gero iritsiko dira bestelako doinuak: Makulu ken; DJ Budin; Presentes y Sonoras; Bakanoa edota Mad Muasel.

Ibaiertzean Sanduzelai auzora itzuliko da ostiral eta larunbatean. Musika izanen da auzoko herritarrentzat gozagarri, Arga ibai ertzeko zubi azpian.

PROGRAMA

Maiatzak 17, ostirala.
20:00: Brass Band musika-lantegia. Sanduzelaiko Civivoxa. Broken Brothers Brass Band-en eskutik

Maiatzak 18, larunbata.
12:00: Kalejira: Txirrindulak Aske. Auzoan barna, soinua erantsi zaien bizikletetan. Bat egizu!
13:00: Makulu ken. Kontzertua. Afrobeat. Lasarte.
14:30: DJ Budin. Argaren alde honetako disko-bildumarik onena. Lerin.
16:30: Presentes y sonoras. Ahots feministak Kolonbian, (dokumental-emanaldia)
17:00: Hitzaldia: Aida Bueno. Aniztasuna eta disidentziak: elkarrizketarako gonbita Afrikako erlijio ondorengoetatik
18:30: Cadipsonians. Calypso kontzertua. Cádiz.
20:00: Camino a Katanga. Bideo-emanaldia.
20:30: Katanga Ekosistema. Iruñerriko soinu-sistema gizarteratua. Kontzertua. Iruña eta Kolonbia.
22:00: Bakanoa. Kontzertua-Cumbia-Bartzelona
23:30 – 00:30: Roberto Sánchez feat Inés Pardo. Kontzertua. Reggae. Santander.
00:30: Mad Muasel. Kontzertua. Dancehall. Bilbo.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!