Txalaroa zikloaren barruko ekitaldiak aste honetan amaituko dira. Gaur Hutsun Txalaparta taldeak Marokon egondako egunetan izandako bizipenak jasotzen dituen dokumentala eskainiko du. Zuzeneko musika eta grabazio hartan ibilitakoak ere izanen dira aurkezpenean. 'Hamaika herrialde hizkuntza bat' izeneko lana da emanen dutena.
Ostegunean gainera, Bihotz taldeko txalapartariek, Lara Mitxelenak, Ixi Jauregik eta Gema Inesek eskolak emanen dituzte 19:30etan Jus la Rocha Civivoxen.
Ostiralean amaitzeko, Basabi taldeak 'Bakun' ikuskizuna eskainiko du Sanduzelaiko Civivoxen.