Emakume batek Iruñeko kiromasajista bat salatu du sexu-abusuengatik

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 13a, 13:15

Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiko epaileak ikerketa abiatu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez. Aurrez, beste bi bezerok salaketa bana aurkeztu zuten bere kontra. Zentroa itxi edo ez aztertzen ari dira. 

Emakume batek Iruñeko kiromasajista baten aurkako salaketa aurkeztu du, sexu-abusuak leporatuta. Horren harira, Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiko epaileak ikerketa abiatu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez. Halaber, aurrez, beste bi bezerok salaketa bana aurkeztu zuten bere kontra. Salaketa baten kasuan, duela gutxi ospatu zen epaiketa; beste salaketa, ostera, behin-behinean artxibatu egin zuten. 

Orain izapide judizialak abian dira. Magistratua Espainiako Poliziari, Foruzaingoari, Guardia Zibilari eta Iruñeko Udaltzaingoari zuzendu zaie balizko biktima gehiago identifikatzeko izapideak egin ditzaten. Beste biktima batzuen berri izatekotan, salaketa jarri nahi duten ala ez galdetzea ere eskatu die. 

Bestalde, epaileak hiru eguneko epea eman die fiskalari eta auzian aurkeztu diren aldeei, auzipetuak bere lan-jarduna egiteko erabiltzen duen tokia itxi egin behar den ala ez galdetuz. Delitua berriro egiteko arriskua dagoela irizten dio. 

016 telefonoa 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu 016 telefono zenbakia erabil dezakezu salaketa egiteko.  Doakoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!