Berrikuntza nagusi batekin iritsi da 2019ko sanferminetan jarriko duten Caritaseko tonbola: herritar batek diseinatutako boletoak nahasteko tresna izanen da erosleek erabili dezaketena. Eta gainerakoan, berdintsu. Sarasate pasealekuan izanen da eta atzo hasi ziren muntaketa lanetan. Maiatzaren azken asteburuan, 25ean zabalduko dute.