Ekologia eta zinema eskutik helduta Ecozine jaialdian

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 9a, 19:08

 Ingurumenari buruzko Nazioarteko Zinema Jaialdia maiatzaren 13tik 16ra eginen da Golem Baionan Iruñeko Udalak antolatuta. Sarrera librea.  

Hiru luzemetraia eta bost laburmetraia izanen ditugu ikusgai jaialdiaren bigarren edizio honetan. 

Ingurumen Heziketarako zentroak antolatutako ziklo honetan zinerik konprometituena bildu nahi izan dute gizartea eraldatzeko arte gisa.

Ecozine jaialdia 2008an jaio zen Zaragoza hirian, Ecozine elkarte kulturalak bultzatua eta iaztik Nafarroako hiriburuan jaialdiaren atal bat gozatzeko eskiantzen zaigu.

Gazteentzako eta unibertsitateko ikasleentzako emanaldiak amaituta, orain publiko orokorrentzako saioak heldu dira: 

Maiatzak 13: "Overbooking", Balearetako turistifikazioaren begirada bat.

Maitzak 14: "The geographer and the island", Nuklearren gatazka, Japoneko landa eremutako sustraietatik.

Maiatza 15: "Activist": Bere lurraldea defendatzeko asmoz, makina batera lotu ordez politikan sartzen den Finlandiako nerabe baten istorioa.

Maiatzak 16: Laburmetraia-sorta. Amazonaseko bihotza, Itoiz inguruko biziaren erritmoa, Indonesiako itsasoak, amodioa eta elikadura eta askoz gehiago.

Erlazionatuak

Ecozine jaialdia

Euskalerria Irratia 2019 mai 09 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!