Sanferminetako Mahaiaren txanda zabaldu da orain. Proposamenak helarazi beharko dituzte 2019ko sanferminetako jai handiak nork zabalduko dituen erabakitzeko. Gaurtik eta maiatzaren 18ra arte izanen dute txanda proposamenak egiteko. Gero, aurkeztutako hautagai guztien artetik bost proposatuko dituzte bizilagunek hauta dezaten. Bost finalisten izenak jakinda maiatzaren 28tik eta ekainaren 10a arte eman ahal izanen dute botoa iruindarrek euren faboritoaren alde. Ekainaren 11n ezagutaraziko da nork izanen duen ohorea txupinazoa jaurtitzeko.
Herritarrek erabakiko dute txupinazoa nork botako duen
Iruñean aldaketak ere horixe ekarri zuen: Joseba Asiron alkatearena da ardura erabakitzeko nork jaurtiko duen festa handietako txupinazoa baina berak erabakita bizilagunek dute hori hautatzeko aukera. Sanferminetako Mahaiak lehendabizi eta gero iruindarrek. Hala egiten da aukeraketa. 2016an 'El Tulik' jaurti zuen txupinazoa, 2017an DYAk eta 2018an Motxila 21 taldeak.
Maiatzaren 28tik aurrera izanen da aukera bost finalisten artean aukeratzeko. Baldintza batzuk bete behar dira noski botoa eman ahal izateko: Iruñean erroldatuta egotea eta16 urtetik gora izatea. Civivoxetan, 010 telefonoaren bidez edota pamplona.es webgunearen bidez eman ahal izanen da botoa.