Bertsolamintza jardunaldiak gaur abiatuko dira, Iruñean

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 2a, 17:04

Sustrai Colina eta Amaia Agirre izango dira Iruñeko hitzorduko hizlariak. Sarrera doakoa da, baina izena eman beharko da.

Bertsolamintza jardunaldiak antolatu ditu Mintzola Ahozko Lantegiak, bertsogintzari hainbat ertzetatik begiratu eta horien inguruan gogoeta egiteko. Gaur izango da lehen saioa, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, 18:30ean.

Sustrai Colina eta Amaia Agirre ariko dira solasean. Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka izango du hizpide Colinak, eta saio-formatuen inertziak, berriz, Agirrek. . Bi hitzaldien ondotik, Saioa Alkaizak gidatuta, solasaldian murgilduko dira bi hizlariak zein saiora agertutakoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!