Zaporeak ekimenak 5.000 pintxo aterako ditu kalera errefuxiatuentzat dirua eskuratzeko

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 2a, 13:58
Zaporeak ekimeneko boluntarioak.

Zaporeak ekimenak Koxk! egitera gonbidatu ditu herritarrak. Koxk egitera, pintxo eta poteari. Ekitaldia eginen du maiatzaren 12an Iruñean. 

Pintxo solidarioak festa giroan probatzeko aukera izanen da. Ateratako dirua Greziako errefuxiatuen kanpalekuetan otorduak banatzeko baliatuko dute. 5.000 pintxo izanen dira 30 postutan. San Frantzisko plazan izanen da ekimena eta musika zein dantza ikuskizunak ere izanen dira: Ziripot txarangarekin eta Oberena dantza taldearekin. 11:00etan hasiko da ekitaldia.

Lesbos irlan ari da otorduak banatzen egun Zaporeak ekimena. 1.600 afari banatzen ditu egunero. Gainera, Greziako beste kanpalekuetara ere elikagaiak bideratzen dituzte. Egoera latzean segitzen dute euren herrialdeak utzi eta bizitzeko aukera hobearen bila dabiltzan herritarrak. Errefuxiatuentzako erabiltzen dituzten espazioetan ez dago bizitza duinik egiteko aukerarik eta Zaporeak ekimenak, otorduak behintzat duinak izan daitezen egiten du lan. Gizartearen beharra azpimarratu dute baliabideak behar direlako elikagaiak iritsi daitezen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!