Pertsona transexualen errealitatea ezagutzeko aukera eskainiko du Transkultur Zikloak aste honetan. Antzezlanak, hitzaldiak, zine-forumak eta erakusketa bat izanen dira gaurtik maiatzaren 5era gozagarri. Trans identitate desberdinen informazioa eta elkarte zein pertsonen egoeran sakontzeko aukera eskainiko dute.
Haurren transexualitatea aztertuko dute gaur Iturramako Civivoxen arratsaldeko zazpi terdietan. Iñaki Goñi sexologoak emanen du hitzaldia. Bihar, trans identitateetan jarriko dute fokua eta Transkoloreko kide Iris Domingezek hartuko du hitza. Horrez gain, Trans-formatzen dokumentala ere emanen dute Mendillorriko Civivoxen.
Una mujer fantastica izeneko filmea emanen dute ostegunean, eta asteburuarekin batera iritsiko dira antzezlanak: Julieta es el, Juguetes rotos eta Lur izenekoak.
Zikloa osatuko du erakusketa batek: Identitateak eraikiz izenekoa ikusgai izanen da bi Civivoxetan: Iturraman eta Mendillorrin.
Transkolore eta Naizen–eko kideekin batera antolatu du zikloa Iruñeko Udalak. Pozik azaldu dira zikloarekin.
Transkultur, lehen aldiz transexualitatea landuko duen zikloa gaur hasi eta maiatzaren 5a arte izanen da.