Katalina Foixekoa izanen da gaurtik aurrera Armadaren Etorbidea

Euskalerria Irratia 2019ko api. 29a, 09:01

11:00etan aldatuko dute izendapen hori. Armadaren Etorbidea atzean utzi eta Nafarroako Katalina Iaren izena eramanen du gaurtik aurrera Etorbide horrek. 

Katalina Foixekoa Etorbidea izanen da gaurtik aurrera orain arte Armadaren Etorbidea izan dena. 11:00etan eginen dute errotuluen aldaketa. 

Katalina I.a Nafarroakoa edo Katalina Foixkoa (1468ko apirilaren 18 - † Mont-de-Marsan, 1517ko otsailaren 12) Nafarroako erregina, Montblanc, Peñafiel eta Gandiako dukesa, Foix, Bigorre eta Ribagortzako kondesa eta Bearnoko bizkondesa (1483-1517) izan zen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!