Herri akusazio gisa aritzea eskatu du Iruñeko Udalak taldeko bortxaketa baten auzian

Euskalerria Irratia 2019ko api. 24a, 08:55

Jarauta kaleko ustezko erasotzaileak aske dira. Epailearen aurrean deklaratu dutela jakinarazi du auzitegiak.

Hainbat gizonek taldean bortxatu zutela salatu zuen emakume batek apirilaren 14an. Edari batean ezagutzen ez zuen substantziaren bat bota ziotela azaldu zuen. Iruñeko Bigarren Instrukzio epaitegiak diligentziak hasi dituela baieztatu ondoren, herri akusazio gisa aritzeko eskaria aurkeztu du Iruñeko Udalak.

Ezohiko bozeramaileen batzordea bilduko du udalak gaur, erasoa gaitzesteko. Iruñeko mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du arratsaldean, 18:30ean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!