Taldekako bortxaketa ikertzen ari da polizia

Euskalerria Irratia 2019ko api. 23a, 09:30

Gutxienez hiru gizonezko atxilotu dituztela jakinarazi dute poliziek, eta oraindik ikertzen ari direla erasoa.

Apirilaren 13-14an izan zen erasoa. Emakume batek taldeko bortxaketa bat salatu zuen Iruñean polizia iturrietatik jasotako informazioaren arabera. Espainiako Polizia ari da kasua ikertzen, eta, aditzera eman dutenez, gutxienez hiru gizon atxilotu dituzte emakumeak jarritako salaketaren ondorioz abiatutako ikerketaren harira. Guztiak ere epailearen aurretik igaro direla adierazi dute.

Larunbat gauean jai giroan murgiltzeko asmoz irten, eta Iruñeko etxe batean hainbat gizonek sexu harremanak izatera behartu zutela salatu zuen emakumeak. Poliziei azaldu zienez, substantziaren bat eman zioten, horren bidez bere buruaren jabe izateari utz ziezaion. Behin haren eragina pasatuta, gertatu zenaz jabetu zela adierazi zuen emakumeak, eta orduan erabaki zuela salaketa ipintzea. Txandaka, hainbat gizonek sexu harremanak izatera derrigortu zutela kontatu zien poliziei. Efe agentziaren arabera, atxilotu gehiago izan daitezke, ikerketa oraindik ere abian baita. Hainbat hedabideren arabera, erasoa Jarauta kaleko etxe batean gertatu zen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!