“Mikaela Paela” antzezlana estreinatuko dute larunbatean

Euskalerria Irratia 2019ko api. 11a, 18:27

Antzerki Eskolan, 18:00etan eskainiko dute NAEk eta Iruñeko Udalak antolatutako Haurrendako Antzerki-testuen 2018ko Lehiaketako lan irabazlea, Goiz Eder Iturain Aramendik idatzitakoa.

Mikaela halako goiz batean hankan azkura bitxia duela eskolara joan den neskatoa da. Eskolan, haurretako batek iseka egiten dio. Mikaela Paela esaten dio, eta horrek ez dionez batere graziarik egiten, modu txarrean erantzuten du Mikaelak. Haserre dago, zapuztuta...eta ez daki zer egin berriro ongi egoteko. Agian hobe luke lehenbizi azkura hori arintzea, baina ez da erraza izango.
Irudimenezko istorio bat, ikusle txikiek beren buruetan identifikatuko dituzten pertsonaia eta gertakariez osatutakoa, eta amaierako mezu bat, haurtzaroan –baita aurrerago ere– betiereko premisa izango dena: gatazken irtenbide bakezalea.

Sarrerak: 6 euro

Zuzendaria: Irantzu del Valle
Aktoreak: Irantzu Sánchez, Garazi San Martín, Samuel Quel, Irati del Valle.
Produkzioa: ENT·NAE
Argiztapena: Luz y Fer
Eszenografia: Atornapión
Jantzitegia: María Sagüés
Diseinua: Oier Zúñiga

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!