Egungo Maristen ikastetxearen eraikina bere horretan mantenduko da, etxebizitzak jasotzeko zaharberrituz eta prestatuz. Haren aurrean, Galizia etorbideari jarripena emanez beste bi etxebizitza eraikiko dira. Erdikaldean plaza berri bat sortuko da eta hortxe ere zabalgunerako Civibox-a kokatzea aurreikusten du udalak. Lur azpian, kotxeendako aparkalekua ere egonen da. Obrak 2023. Urterako bukatuta egotea espero da.