Udaberriko Antzerki Aroak bihar eskainiko du lehen ikuskizuna

Euskalerria Irratia 2019ko api. 8a, 09:39

Antzerki Aroa 2019ren barruan, udaberri honetan bi antzezlan eskainiko dira Nafarroako Antzerki Eskolan: Apirilaren 9an, asteartean. 20:00etan: Izoztutako haizea bezala, Tanttakaren eskutik eta Maiatzaren 8an,  asteazkenean, biak 20:00etan: Manifestu bat, Beheko Larrain konpainiaren eskutik. 

Antzerki Aroa 2019ren barruan taularatuko da, Nafarroako Antzerki Eskolan, apirilaren 9an, asteartean, 20:00etan. Sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolan eskuratu daitezke, bertako leihatilan edo euren webgunean . (8 € eta 5€ ikasle-taldeak – Abonamenduak: 12 euro).

Egilea:Rafael Herrero. Zuzendaritza eta eszenografia:Fernando Bernués.  Zuzendari laguntzailea:Laia Bernúes.  Antzezleak: Nerea Elizalde, Tania Fornieles, Koldo Olabarri. Argiak: Xabier Lozano. Jantziak: Ana Turrillas. Koordinazio teknikoa: Edi Naudó. Ikus-entzunezkoa: Acrónica Producciones.

Heriok hiru silaba ditu. Beldurra… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa… Nire oheraino, bost pauso… Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti. Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati… Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut.  Haurtzaroa lapurtu zenidan… Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen…  Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan… Baina ez da hala izan… Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit.

Beheko Larraine: Manifestu bat

Antzerki Aroa 2019ren barruan taularatuko da, Nafarroako Antzerki Eskolan, maiatzaren 8an, asteaazkenean, 20:00etan. Sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolan eskuratu daitezke, bertako leihatilan edo euren webgunean . (8 € eta 5€ ikasle-taldeak – Abonamenduak: 12 euro).

Egilea:Rafael Herrero. Zuzendaritza eta eszenografia:Fernando Bernués.  Zuzendari laguntzailea:Laia Bernúes.  Antzezleak: Nerea Elizalde, Tania Fornieles, Koldo Olabarri. Argiak: Xabier Lozano. Jantziak: Ana Turrillas. Koordinazio teknikoa: Edi Naudó. Ikus-entzunezkoa: Acrónica Producciones.

Heriok hiru silaba ditu. Beldurra… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa… Nire oheraino, bost pauso… Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti. Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati… Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut.  Haurtzaroa lapurtu zenidan… Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen…  Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan… Baina ez da hala izan… Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!