G7a, alegia, zazpi herrialde garatuenen finantza ministroek eta banku zentraleko gobernadoreek osatzen duten taldea da, Kanada, Frantzia, Alemania, Italia, Japonia, Erresuma Batua eta Estatu Batuetakoek osatua. Abuztuan bilera egunak izanen dituzte eta Euskal Herrian izanen dira, zehazki, Miarritzen. Kapitalismoa eta neoliberalismoa betikotzeko lan egiten duen taldea dela salatzen ari dira herritarrak, jakinda, goi-bilera horietan hartzen diren erabakiek eragina izanen dutela guztiongan.
Beste eredu batean oinarritutako Mundu bat sortzeko nahia duten bizilagunak deitu dituzte gaur, Iruñean ere sortu berri den talde bateko kide izan eta Miarritzen eginen duten goi-bilera horren aurrean antolatzeko deia izan da.
Justizia soziala, elkartasuna eta berdintasuna oinarri dituen eredu baten alde egin nahi duten bizilagunak ari dira batzartzen. Lehenengo bilera apirilaren 16an eginen dute arratsaldeko sei terdietan Zabaldin.