Labriteko pasarelan ez da karga probarik egingo segurtasuna bermatuta ez dagoelako

Euskalerria Irratia 2019ko api. 3a, 08:07

Iruñeko Udaleko teknikariek, ardura expedientearen luzapen berri bat ukatu diete pasarelaren egileei, jadanik bikoiztu egin baita ohiko tramitazioa egiteko epea. Pasarela gainean, karga probak egiteko eskakizunari ere ezezkoa erantzun diote, denbora luzez zubiak jasan dezakeen higadura ikusteko baliorik ez duelako eta egun pasarelaren egituraren egoerak, gutxiengo segurtasun baldintzarik ez duelako bermatzen.

Apirilaren 12an itxiko da Labriteko pasarelaren ardura expedientea. Alegazioak aztertu eta gero, desmuntai expedientea zabaltzeko asmoa du Iruñeko Udalak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!