Lufthansa hegazkin konpainiak gaurtik zabaldu egin du Iruñea-Frankfurt arteko lotura: egunero egin ahalko dira bidaia horiek. Astero hamalau aldiz eginen dute hegazkinek joan-etorria eta hala orain arte baino %75 gehiago haziko da bidaia hori egiteko aukera. 2017an hasi zen Lufthansa konpainia hegaldi hori eskainiz eta datuek babesten dutelako handitu egin dute joan-etorrien maiztasuna. Lehen hamabi hilabeteetan Aenaren datuen arabera 38.000 bidaiari izan ziren Iruñeko aireportuan.
Maiztasun gehiago, aukera handiagoak
LH1118 Alemaniako hiriburutik irtengo da egunero 9:50ean eta Iruñera iritsiko da 12:0etarako. LH1119 berriz, Iruñetik irtengo da 13:00etan eta Frankfurtera iritsiko da 15:05ean. Airbus estiloko hegazkinak dira eta 138 pertsonarentzako lekua eskaintzen dute Business eta Economy Class-en artean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!