Gaur goizean egin da zozketa informatikoa Iruñean, 270 hauteskunde mahaietako 810 kideak eta beste 1.620 ordezko hautatzeko. Irakurtzen dakiten, Iruñeko 18 urte gorako eta 70 urtez azpikoko bizilagunen artean eginen da zozketa.
Hauteskunde mahairako hautatuak izaten diren pertsonak datorren apirilaren 28an goizeko 8etatik arratsaldeko 8etara lan egin beharko dute, Iruñean izanen diren 23 hauteslekuetan.
Ez da izanen datozen hilabeteotan eginen den hauteksunde mahaietarako zozketa bakarra. Hialabete barru, prozedura hau errepikatuko da maiatzaren 26ko hauteskudne mahaiko kideak hautatzeko. Apirilaren 28rako aukertauak izaten direnak ere, hautatuak izan daitezke maiatzeko udal, foru eta Europako hauteskundeetan lan egiteko.