Frankismoko 40 biktimaren gorpuzkiak hobiratuko dituzte Iruñean

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 29a, 08:28

Astelehenerako antolatu du Fusilatutako Senideen Elkarteak ekialdia Iruñeko hilerrian. 1936kokolpe militarraren ondorioz hil zituztenen memoria berreskuratu eta omenaldia eginen diete. 

Frankismoko eta Gerra Zibileko biktimak izan ziren 40 herritarren gorpuzkiak hobiratuko dituzte astelehenean Iruñeko hilerrian. Fusilatutako Senitartekoen Elkarteak antolatutako ekimena izanen da Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak babestuta. 12:00etan eginen dute ekimena pertsona haien memoria duindu eta jasandako indarkeria justifikaezina salatzeko asmoarekin. 1936ko kolpearen ondorio latzenak jasan zituzten, frankismo garaian eta Gerra Zibilean hildakoen gorpuzkinak izanen direlako asteleheneko ekitaldian hobiratuko dituztenak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!