"Iruñea justoagoa dugu orain, anitzagoa, berdeagoa, parte hartzaileagoa, feministagoa, ekonomikoki egonkorra..." azaldu zuen Joseba Asiron, alkatetzan errepikatzeko hautagaiak. Ekindkao bidean sakondu eta aurrera jarraitzeko legegintzaldia izanen da hurrengoa EH Bilduko zerrendaburuaren ustetan. Horregatik, "aldaketaren kontrako koalizioan batu da eskuina" salatu zuen, "beraz, maiatzeko hauteskundeak, eskuina eta ezkerraren arteko galdeketa batean bilakatuko dira".