Heldu den astean igoko dute iruindarrek laugarren maila eskaileretan gora, apirilaren 4an. Sanferminak gero eta gertuago daudela esan nahi du horrek eta zehazki 100 egun falta dira Iruñeak eztanda egin dezan. Uztailaren 6ra bidean oraindik ere prestakuntza lana ugari gelditzen dira: programazioa istea, kartela erabakitzea eta muntaketa lanetan ekitea. Maiatzeko azken asteburuan ikusiko dugu Sarasate pasealekuan zozketetako Caritasen tonbola zabalik eta orduan bai, Iruñea jai giroz janzten hasiko da.