Aranzadi Munizipalista eta Equo eskutik helduta joanen dira Iruñeko Udalerako hauteskundeetara. Hautagaitza zabalagoa egiteko ateak zabalik dituzte oraindik, bereziki Ahal Dugu eta Ezkerrak parte hartu nahiko balute. Atzo izandako bileran ez zuten parte hartu Ahal Duguk eta Ezkerrak: lehenengoek ezin izan zutelako baina bigarrenen kasua arduragabekeria larriagoz jokatzea izan zela uste dute. Dena dela, ateak zabalik dituzte militanteek, aktibistek edota nahi duten bizilagunek parte hartu dezaten. Bien bitartean primarietan ari dira hautagaitza osatze bidean.